Anzerkia Larrotxenen

LARROTXENE K.E. 2022 MAR 26 17:30

Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: «Ahatetxo itsusia» eta «Txanogorritxo» .
Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.

Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
– Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (martxoaren 21) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
– Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
– Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
– Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
– Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.

Deja un comentario