Intxaurrondoko jai batzordearen komunikatua

Amaitu dira jada aurtengo Intxaur Jaiak, eta Intxaur Jai Batzordetik, mezu bat garrantzitsua helarazi nahi diegu auzotarrei. Badakigu nahiko berandu ibili garela antolaketan eta ez duzuela gure berri izan azken momentura arte. Hala ere, herrikoi euskaldun eta feminista batzuk antolatzeko izugarrizko lana egin dugu eta hoberen atera zedin saiatu dugu. Izugarria izan da auzoak eman duen erantzuna eta eskerrak eman nahi diogu auzo guztiari. Eskerrik asko jaietan parte hartu duzuen guztioi, musika taldeei, auzoko komertzio eta tabernei, parrandara gerturatu zaretenei, turnoak egin dituzuenei, blusak egin dituzuen, kuadrilei…

Hurrengo urtean ikusiko dugu berriz elkar!.

Gora Jai herrikoiak eta Gora Intxaurrondo!!!

Blog apal honetatik zorionak eman nahi dizkizuegu aurtengo jaiak antolatzeagatik. Lan hori egin duguna badakigu zein konplikatua den. Eutsi gogor

Deja un comentario