2001ean, IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak euskarazko abestien ikastaroa jarri zuten abian. Ikastaro horri amaiera emateko, 2002an Lagunekin Kantari sortu zen. 2025ari dagokion edizioa maiatzaren 12an irekiko da Esti Markezekin Intxaurrondo Kultur Etxean. Hilaren 19an Patxi Saizek Larrotxenen joko du.
Maiatzak 12, Astelehena 19:30 h.
Informazio gehiago esteka honetan: